XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HlTZAURREA

Zertarako balio du abentura miragarriak kontatzen dituen ipuin batek, Euskal Herriak nortasuna ukatuta, gero eta pobreago jarraitzen badu?

Zertarako dugu euskal hitz eder eta esaera jatorren zerrenda, hizkuntza egunik egun ahulago ikusten baldin badugu?

Ez du erantzun errazik.

Ez dago esaterik haur eta gazteek ipuinak idatzita ezer konpontzen denik.

Baina oraindik bizi gara, badugu arnasa, eta bizirik dagoen herriak, arnasa bezain beharrezkoa du ametsa.

Literatura ez da izango gure gaitzen botika miragarria, baina XXI. mendean ere euskaldun izaten jarraitu nahi dugula erakusten du.

Lan eta jolas, euskaraz egin nahi duen herria garela.

Hemengo idazlanak idatzi dituzten haur eta gazteak gizon-emakume izango dira bihar.

Bakarren bat idazle trebe eta ezaguna izan daiteke, nik uste.

Beste askok ez du gehiago idatziko, baina nahi nuke horiek ere, atzera begiratu eta harro egotea euskaraz bizitzeko ametsa gauzatzen lagundu zutelako eta, batez ere, ahalegin horretan segitzen dutelako.

Gurea, zuena, hondar ale bat izan daiteke euskalgintzan, eta beste ale asko beharko dira, Euskal Herri eta Goierri euskaldunaren iragana eta geroa lotuko dituen zubia eraikitzeko.

Baina Xabier Letek bere poema zati ezagun batean esan zuen bezala:

Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaxka gazteak

Xabier Mendiguren

Beasainen, 1992ko udaberrian